XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gallastegi au eibartarra da,
ta ez gizona txepela,
guk ez dakigu zergatik baiña
sartu zioten epela.

Tamalgarria iruditzen zait
bazterreratu zutela,
Barberito'ri jokatu gabe
eman zioten txapela.

Guk ez dakigu gauza nola zan:
goibelduta bai laiñua,
askotan ala entzuten degu
ba-dala trumoi soiñua.

Aurrera asko luzatu gabe
ontan bukatzera nua,
jokatu gabe pozik jarri zan
txapeldun riojanua.

Lana egiteko txit onak dira
sasoia eta gogoa,
jakinduria lagun dutela
zer gauza obeagoa?
Bere denboran ez da izandu
ergela eta zoroa,
Barberito`ri txapela kendu
ziona degu Soroa.

Argitaratzen ez dauzkat emen
burutazio illunak,
Arriaran da Garzia Ariño
izan ziran txapeldunak.

Amaika aldiz alkarren aurka
jokatutako lagunak,
pelota baitu bere maitea
aspalditik euskaldunak.

Oien urrena txapeldun zana
ba-dakizute Ogeta,
gezur kontari ez naiz ariko
danontzako da obe-ta
.

Nere izkuntza gixarajoan
jarri nai ditut lau letra,
jakinduria azaldutzera
txit beartuak gaude-ta.

Deus ezertxo-re ez nekian da,
lengoan esan didate,
Elorrio'ko semea dala
Ilario Azkarate.

Bat aruntza ta bestea onuntz,
zabalik dauzka bi ate,
Pelotaria izan da ori
benetan askok diote.

Atano amargarrenarentzat
orain zer esango det nik?
Onentzat ez da iñor iritxi
pixuz geiago ez danik.

Aundiagoa etzala ori,
etzaio paltako penik,
urte batean txapeldun bazan
orren txikia izanik.

Juan Inazio menderatuta,
txapeldun izan zan Lajos,
irabaztea gauza ona da,
noski izango zuan poz.

Retegi'k berriz aurrea artu
sasi tartetik atajoz,
ta aurten ere txautu zuala
esanaz ementxe gatoz.